Mugitu eduki nagusira
Supported by Ertzaintza

Erabiltzaile kontuaren menua

EU

Extended System Branding

Nabigazio nagusia

placeholder

Zer da SHIELD

SHIELD programa globala da, eta Ertzaintzari terrorismoaren aurkako borrokan ekimenak aurrera eramateko aukera ematen dio, sektore pribatu eta publikoko segurtasunarekin lotuta. Elkarte publiko-pribatua da, informazio trukaketan oinarritzen dena.

Ertzaintza SHIELDen helburua da poliziaren eta sektore publiko-pribatuaren arteko komunikazio arina erraztea. Horrek Ertzaintzak terrorismoaren aurkako borrokan duen zeregina hobetuko du, eta horrek eragina izango du Euskadiren segurtasunean.

Shield ikastaroak antolatzen ditu kideentzat, eta formakuntzarako plataforma bat eskaintzen du. Gaikuntza-ikastaro horiek online tutoretzen bidez eman daitezke, edo eskatzailearen lantokiko prestakuntzaren bidez. Ikastaroek mehatxu terroristak atzemateko eta horiei erantzuteko aholkuak eta gakoak ematen dituzte, eta doan eman daitezke. Prestakuntza hori laster egongo da eskuragarri.

Ertzaintza SHIELD New Yorkeko Polizia Sailak (NYPD) garatutako kontzeptu batean oinarrituta dago. Denbora luzez, NYPD esperimentatzen aritu da sektore publikoaren eta pribatuaren arteko informazio-trukearekin, NYPD Shield izeneko proiektuaren barruan. Proiektu horrek honako adierazpena indartzen du: "Terrorismoari aurre egin, informazio trukearen bidez". Sektore pribatuarekin informazioa trukatzeko sistema eraginkor bati esker, NYPDek bere SHIELD kideekin eguneroko harremanak izatea lortu du.
 

Iturriaren aitorpena