New Yorkeko Polizia Departamentuak (NYPD) NYPD Shield proiektua garatu zuen 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren. AEBetako polizia indar ugarik positiboki baloratu zuten proiektu berritzaile hau, eta SHIELD sareak garatzen hasi ziren AEBetan zehar.
2018an, SHIELD sareak Europara jauzia eman zuen, Anberesko Polizia gehitu zenean, kontinentean zabaltzeko asmoarekin. Belgikako polizia horren eta Ertzaintzaren arteko harreman estua dela eta, euskal polizia SHIELD sareko Europako bigarren kidea da 2020 urteaz geroztik. Etorkizunean, bi poliziek elkarrekin egingo dute lan Europako beste polizia-indar batzuk sartzea helburu.
Gaur egun, 18 polizia-indar daude SHIELD proiektuekin. Horien artean SHIELD Sare Global bat ezartzeko akordioa dago eta horren abantailak, besteak beste, sare hori osatzen duten erakundeen artean argitalpenak, txostenak eta analisiak elkarri ematea da. SHIELD sare globalak bilerak koordinatzen ditu hilero parte hartzen duten polizia-indar guztien proiektuaren arduradunekin.
Global SHIELD sareari esker, sare bat sortzen da indar polizialen artean eta hauek, aldi berean, sare propio bat mantentzen dute beren komunitateko kideekin. Horren ondorioz, informazioa polizia desberdinekin partekatu daiteke, eta Euskadirentzat baliagarria den informazioa lortu eta Ertzaintza SHIELDeko kideei bana dakieke.
Urtero SHIELD kongresu orokor bat antolatzen da. 2019an, kongresua azaroaren 20an izan zen Baltimoren, Marylanden (AEB). Era berean, Anberes SHIELD delakoaren lehen urteurrena zela eta, kongresu bat antolatu zen 2019ko urriaren 3an Belgikako hiriko sektore publiko-pribatuaren arteko lankidetza indartzeko eta webgune berriari hasiera emateko.