2022an EBko terrorismoaren egoerari eta joerei buruzko txostena argitaratu da (TE-SAT)1 . Europolek urtero egiten duen dokumentu honetan 2021ean EBko terrorismoaren egoerari buruzko zifrak, gertakari nagusiak eta joerak aurkezten dira.
Estatu kideek emandako datuen arabera, 2021ean terrorismoarekin lotutako delituengatik izandako 388 atxiloketetatik 14 finantzaketarekin lotuta zeuden. Talde terroristek, erakunde kriminalek bezala, baliabide ekonomikoak eta materialak behar dituzte beren jarduerak aurrera eramateko eta erakundea mantentzeko.
Talde terroristek eta estremistek dirua transferitzeko, askotan, banku-sistema tradizionala erabiltzen jarraitzen dute. Hala ere, beste modu batzuk erabiltzen dituzte, esate baterako, hurrengoak: Wise eta Paypal bezalako plataformak; dirua transferitzeko zerbitzuak, hala nola, MoneyGram eta Western Union; baloreak transferitzeko sistema informalak (IVTS), esaterako, hawala sistema; moneta digitalaren eta kriptodiruaren erabilera.
Legezko finantzaketa-iturriak askotarikoak dira:
- Donazio indibidualak, finantzabide nagusietako bat.
- Kideen eta jarraitzaileen arteko dirua biltzeko ekitaldiak, edo banku-transferentzien bidez.
- Lukuru asmorik gabeko erakundeen erabilera ongintzako diru-bilketak diruditen dohaintzak biltzeko.
- Atzerriko borrokalari terroristentzat eta beren, gatazka-eremuetan dauden familientzat, dirua biltzen duten fundazioak.
- Emaile kopuru handi batengana iristen diren eta diru kopuru handiak biltzen dituzten crowdfunding webguneak.
- Merkataritza-jarduerak, hala nola, kontzertuak antolatzea eta merchandisinga.
- Musika taldeen kamiseten online salmenta, CDak, etab.
Beste finantzaketa-iturri nagusietako bat legez kanpoko jardueren irabazietatik datorrena da:
- Delituzko jarduerak, adibidez, droga banatzea eta saltzea, lapurretak, estortsioak eta sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa.
- Zerga-iruzurra eta zerga-ihesa, prestazio sozialen iruzurra eta aseguruen eta maileguen iruzurra.
Beraz, erakunde terroristek beren erakundea mantentzeko funtsak behar dituztenez, funtsezkoa da beren finantzaketa-sareak desegitea, jarduera eta ahalmen operatiboa ahultzeko, eta, horrela, etorkizunean atentatuak prebenitu ahal izateko.