Mugitu eduki nagusira
Supported by Ertzaintza

Erabiltzaile kontuaren menua

EU

Extended System Branding

Nabigazio nagusia

placeholder

Phishing

29 Martxoa 2023

Azken urteetan ziberdelinkuentziak nabarmen egin du gora, eta, bereziki, Covid-19aren krisiaren ondorioz alarma-egoera ezarri zenetik, delitu informatikoen intzidentzia izugarri igo da. Gainera, datozen urteetan ere gora egiten jarraituko duela aurreikusten da, teknologia berriak sortzen ari baitira, eta horien erabilera zabaldu egin baita gizartearen eguneroko bizitzan.

Mota horretako delituen artean, iruzur informatikoak ohikoenetako bat dira, phishing-a nabarmenduz. Phishing teknika erabiliz, norbaitek erakunde baten itxura hartzen du posta elektroniko edo SMS baten bidez, erabiltzaile baten kreditu-txartelaren kredentzialak edo informazioa lortzeko. Mezu horiek hartzailearen konfiantzazko kontaktuen identitatea ordeztuz bidaltzen dira eta ia ez dira jatorrizkoetatik bereizten. Gehienetan, link bat edo fitxategi bat izan ohi dute, webgune legitimo bat ordezten duena eta hura engainatzeko erabiltzen dutena.

Azken hilabeteotan, Basque Cybersecurity Centre (BCC), Eusko Jaurlaritzak Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko izendatutako erakundea, jakinarazi du hainbat erakunde, sozietate, fundazio eta abar mezu elektroniko maltzur asko jasotzen ari direla. Mezuen helburua iruzurrez kredentzial pertsonalak lortzea, ekipoak birusekin infektatzea eta kontaktuen bidez zabaltzen jarraitzea da. 

Errealitate horren aurrean, eta delitu mota horren biktima izateko aukerak murriztu aldera, enpresek eta teknologia horien erabiltzaileek babesteko ezar ditzaketen segurtasun-neurri batzuk aurkezten dira:

  1. Mezua zein emailetatik bidaltzen duten ondo erreparatu.
  2. Adi mezuari, askotan zentzurik gabeko adierazpenak eta ortografia edo gramatika akatsak izaten baitituzte.
  3. Bidaltzaileari deitu eta mezua nork bidali duen ziurtatu.
  4. Kontuan izan enpresa batek ez duela posta elektronikoz pasahitza aldatzeko eskatuko.
  5. Ez sartu bankuaren webgunean mezu elektronikoetan bidalitako linken bidez.

Iturriaren aitorpena