Mugitu eduki nagusira
Supported by Ertzaintza

Erabiltzaile kontuaren menua

EU

Extended System Branding

Nabigazio nagusia

placeholder

Arma zuriak Euskadin

09 Otsaila 2023

Batez ere gaueko aisialdiko eremuetan gertatu berri diren gertakarien ondoren, bada gai bat komunikabideen azalak hartzen ari dena: arma zuriak Euskadiko kaleetan.
Fenomeno berria ez den arren, gai horren itxurazko gorakadak alarma sozial bat sortu du, datu objektiboekin alderatzea komeniko litzatekeena.

Adibide gisa 2021eko azarotik 2022ko urrira bitarteko aldia hartuta, 648 delitu-egitate erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) arma zuriarekin, eta horri gehitu behar zaizkio 1078 arau-hauste administratibo arma eramateagatik.

Kanpoan uzten dira etxeko indarkeriaren/genero-indarkeriaren eremuko eta etxebizitza partikularretako gertakariak.

Gai horri buruz EAE osoan irekitako 1078 administrazio-espedienteek, egunean 3 batez beste, agerian uzten dute kaleetan arma zuriak egoteak dakarren arriskua, larritasun bereziko delituak eragin baititzakete, hala nola hilketak, burutuak edo saiakerak, eta lesioak.

Mota horretako armekin egindako deliturik ugarienak indarkeriaz eta/edo larderiaz egindako lapurretak dira (313), eta, ondoren, lesio larriak eta ez hain larriak (158), mehatxuak (131), egindako edo saiakuntza-mailako hilketak (27), policia-agenteen aurkako atentatuak (13) eta sexu-erasoak (6).

EAEn, batez beste, 54 delitu eta 90 arau-hauste administratibo egiten dira hilean arma zuriekin lotuta, eta otsaila, maiatza eta ekaina dira gehien nabarmentzen diren hilabeteak, 164 egitate guztietan (delituak + arau-hausteak) gaindituta.

Gertakarien lekuari dagokionez, % 84 (1446) bide publikoan eta kanpoko beste espazio batzuetan gertatu dira.

Egileen profilari dagokionez, delituei dagokienez, gizonezkoa da (%97) eta 16 eta 25 urte artekoa (%46). Administrazioko arau-hausteei dagokienez, gehienak gizonezkoek (%94) eta 25 urtetik beherakoek (%37) egiten dituzte.

LURRALDE ARABERAKO BANAKAPENA

Lurralde historiko bakoitzeko banakapena egiten badugu, Bizkaia da delitu-egitate gehien erregistratu dituena (delituak + arau-hauste administratiboak) (985), ondoren Gipuzkoa (540) eta azkenik Araba (201). Datu horiek esparru demografikoan kokatzea komeni da, Bizkaiak metatzen baitu biztanle gehien (%49), ondoren Gipuzkoak (%33) eta azkenik Arabak (%18).

Bizkaian, Bilbok eta hiri-eremuak lurralde historiko horretan gertatzen diren egitate zigorgarrien % 73 biltzen dute.

Arabako lurraldean arazoa Gasteizen ardazten da, bertan gertatzen baitira gorabeheren % 89 (153).

Gipuzkoan, arma zurien erabilera Donostian eta Irunen kontzentratzen da batez ere, bien artean pilatzen baitute lurraldeko gertakari guztien % 50.

Iturriaren aitorpena